Si quieres visitar este blog en castellano entra aquí
COLEGIO ASKARTZA CLARET
22 Urr_Urria_laburduraLMH 3.E Ostirala
24 Mai_Maiatza_laburduraKaixo guztioi!
Atzo arratsaldean diskotekarako prestatu ginen, arropa dotorea jantziz.
Afaldu baino lehen, eskulanarekin bukatu genuen eta polit-politak atera dira, ikusiko duzue!
Horren ostean, afaltzeko ordua heldu zen eta salda eta pizza izan genuen ummm !! Tripak beteta, diskotekara joan ginen eta hor benetako jaia hasi zen, batzuk dantza eta dantza egin genuen.
Azkenik, lo egiteko ordua heldu zen baina lasai joateko, erlaxazio klasea egin genuen, masajeak eta zuzenean ohera.
OREINAK: Jone, Jon.Z., Asier, Adriana, Uxue eta Aritza
Egunon!!!
Hementxe basurdeak gaude azken eguneko laburpena egiten!
Azken eguna da eta erdi triste gaude Dimatik joan behar garelako,baina oso ondo pasatu dugu 3 egun hauetan.
Goiz-goizean, esnatu gara eta lan egiteko ordua heldu da. Gosaldu eta gero, maletak, etxea,… txukundu dugu dena hankaz gora egon baita.
Hemendik musu handi bat Diman egon garen guztioi eta hurrengo urtean aste pasa egingo dugu, beraz hurrengo arte!
Ai ze egun zoragarriak!
Agur bero bat BASURDEEN partez: Xabier R., Nerea, Natalia, Izaro, Marta, Mikel eta Jon A.
LMH 3.E Osteguna
23 Mai_Maiatza_laburduraKaixo Guztioi:
Gaur, esnatu garenean, jantokira joan gara. Bertan, gosaldu egin dugu, kola kao, tostadak, gailetak gurina eta marmelada. Gero bokatak eta motxilak prestatu eta gero mendirantz abiatu gara. Mendian, nahiz eta euria egin, oso ondo pasatu dugu. Kobazuloen ondotik pasatu dugunean zubi batekin egin dugu topo, eta kondairak dionez, atzera pasatu dugu lamiak ez haserretu ez daitezen. Ondoren, Jentilzubitik pasatu dugu, eta Baltzolako kobara heldu garenean, barrura sartu gara.
Bidetik, animalia basatien arrasto eta oinatsa asko ikusi ditugu, lokatzan grabatuta. San Lorentzora heldu gara eta han bazkaldu dugu. Gero etxera bueltatu eta dutxa beroa hartu. Askaria ardiak amaitu eta gero diskoteka!!!
Azeriak gara: Xabier, Naia, Julen, Nahia, Lucía eta Jon.
LMH 3.E Asteazkena
22 Mai_Maiatza_laburduraGaur Dimara heldu gara poz pozik, eta gainera denbora librea eduki dugu.. Gero, arauak entzun genituen, hesia ez pasatzeko, ez ohukatzeko…
Geroago, jolastu egin genuen, mutilak futbolean eta neskak, ordea, pinoa eta boleibolean. Ondoren, negutokira joan ginen, eta hantxe landatuta dagoen guztia ikusi genuen, piperrak, tomateak, pepinoak, letxugak…
Hau egin eta gero, ardiarekin hasi ginen, ordu bete egon ginen ardiarekin jo ta ke…
Afaldu egin genuen, entsalada eta san jakoboa, Josefak prestatutako janaria bai goxoa….
Gau belan, presi presi jokoan aritu ginen, baita psikologo jokoan ere.
Amaitzeko, erlajazioa egin genuen, arnasketa batzuk egiten.
Azkonarrak gara: Lander, Naroa, Beñat, Lain, Nahima eta Nagore
Argazkiak:
LMH 3.D Asteazkena
22 Mai_Maiatza_laburduraKaixo guztioi:
Atzo afaldu ostean, arropa dotorea jantzi genuen eta egin beharrekoak egin ondoren, andereno Alerekin aterpera joan ginen. Honek guk disfrutatzeko diskoteka itzela prestatu zuen, musika mota asko ipini baitzuen.
Aterpean geundela zenbait jokoetan aritu ginen, linboa, eta estatuetara jolasten ederto pasatu genuen.
Aterpeko ekintzak amaitu genituenean, etxera joan ginen. Pijama jantzi eta ummmm!! zelako masaje ederrak hartu genituen erlajazio saioan. Binaka jarrita masajeak elkarri eman genizkion. Azkenean, musika lasai batekin lo geratu ginen, gustora.
Basurdeak: Unai S, Anne, Clara, Ander, Unai A. eta Ainhize R.
Gaur goizean, maleta egin baino lehen gosaldu egin dugu, esnea, gailetak eta tostadak jan ditugu. Gero aterpera joan gara eta apur bat jolastu egin dugu. Gero argazkiak ikusiko ditugu, baita ebaluazioa egin ere.
Arratsaldean, maletak hartuta autobusa itxarongo dugu Askartzara bueltatzeko. Oso ondo pasatu dugu Diman. Hurrengo urtean aste osoa!!!
Azeriak: Naroa, Maialen, Uxue, Igor, Iñigo eta Jonan.
LMH 3.D Asteartea
21 Mai_Maiatza_laburduraGabon guztioi!!!
Afaltzeko ordua da eta gaur gertatu denaren beri emango dizuegu!
Goiz goizetik azaltzen hasiko gara; 8etan esnatu gara eta zeruari begira egon gara, ea euria edo eguzkia egon den eta nola ez, xirimiria egiten egon da. hala ere, Dimako begiraleak oso animatuak direnez, mendi bueltatxo bat egitea proposatu dute eta mendian bazkaldu beharrean etxera buelta eta bertan bazkaldu dugu.
Ibilibidea oso polita izan da eta bidetik animalia asko ikusi ditugu, orkatzak, ardiak, zaldiak,… eguraldia oso traketxa izan denez, dena lokaztuta egon da eta gu ere lokaztuta etorri gara jajaja!
Bueltan, berri txar bat izan dugu, gure laguna Tomas de la Vega etxera bueltatu da oinan igeltsu batekin, pena handia baina eskolara bueltan bere igeltsua apainduko dugu, animo!!
Azkenik, egin beharreko lanak egin ditugu eta orain afaldu ostean, diskotekara joango gara. Nahiko urduri gaude eta dantzatzeko gogo handiekin.
AZKONARREN partez musu handi bat: Angela, Ziortza, Xabier, Jon. U., Ane C., Tomas D. eta Alexander
LMH 3.D Astelehena
20 Mai_Maiatza_laburduraArratsaldeon danoi!
Hementxe OREINAK taldea gaude Dimako bloga idazten. Gaur zer egin dugunaren berri emango dizuegu Dimatik zuzen zuzenean.
Orain afaltzeko ordua baino lehen bloga idazten ari gara.
Goizean, 11ak aldera, baserrira heldu gara poz-pozik, maletak utzi eta zuzenean aterpera joan gara asteko plagintzari buruz hitz egitera.
Taldeak sortu ditugu eta laster bazkaltzeko ordua heldu da, gaur makarroiak, oilaskoa eta fruta izan dugu.
arratsaldean denbora libre pixka bat izan dugu eta jarraian, lan egiten hasi gara.
eskulana egiten nahiko denbora eman dugu baina emaitza oso politak atera dira, iusiko duzue!
Orain entsalada eta san jakoboa izango dugu afaltzeko beraz, bihar arte eta ondo ibili!!!
Oreinak: Tomás, Nerea, Maider, Jon, Josu, Ibai eta Ainhize
LMH 3.A Ostirala
17 Mai_Maiatza_laburduraKaixo lagunok!
Azken eguna da eta pena handiz etxera bueltatu behar gara.
Egun hauetan, primeran pasa dugu eta hurrengo urtean etortzeko gogoekin gaude!
Orain gaurko egunaren laburpentxoa egin dugu. Goiz goizean esnatu eta lan egiten hasi gara, motxilak egiten, etxea batzen, animalien zaintza egiten, ebaluazioa egiten,… leher eginda gaude, atzo gauean diskotekan dantzan ibili ginelako eta oso nekatuta egon gara.
Hemendik musu handi bat Dimako begiraleei eta noski, Josefari janari goxo goxoa egin digulako.
hurrengo urte arte!!
OREINAK: UNAI, ZURIÑE, IÑAKI, IZARO, AGEDA ETA GAIZKA






























